Fagor Industrialek mota guztietako buffet, free-flow eta showcooking-en diseinuan, garapenean eta fabrikazioan espezializatutako saila sortu du.
Sailak proiektu osoak garatzen ditu; diseinutik eta fabrikaziotik hasi eta instalazio eta salmenta ondorengo zerbitzura arte. Eta Fagorren beste sail batzuekin elkarlanean lan egiten du, hala eskatzen duten bezeroei pakete osoak eskaini ahal izateko, buffet eremuaz gain sukaldea, taberna eta abar behar dituen instalazioaren kasuan, esate baterako.
Eskaintzak buffet eta free-flow aukera zabala biltzen du, eta nabarmentzekoak dira funtzio anitzeko uharte mugigarriak, hotz edo berodunak, buffet integralak, gaikakoak, dietetikoak eta showcooking-ak, edozein sukalde motatara egokituak: erretegia, ekialdekoa, Italiakoa, Mexikokoa eta abar.
Hori guztia diseinuari arreta berezia eskainita, akaberetan maila altua eskainiz eta kalitate goreneko lehengaiak erabiliz. Harremanetarako: buffets@fagorindustrial.com
© Fagor Industrial Koop. E. Eskubide guztiak erreserbatuta. / Lege oharra / Web mapa
B° Santxolopetegi, 22 Aptdo 17 - 20560 Oñati, (Gipuzkoa / Spain) tel.: +34 943 71 80 30