Zerbitzu teknikoko sarea

Edozein zalantza edo zure gailuaren funtzionamenduarekin loturiko edozein gorabeheratarako, jar zaitez harremanetan gure zerbitzu teknikoko sarearekin. Profesional kualifikatuez osaturiko sare zabala dugu, kontsultatu hurbilen duzun zerbitzua zein den.

Informaziorako, gurekin harremanetan jar zaitezke ondoko helbidean: info@fagorindustrial.com

Hautatu herrialdea

Preferred Service Companies Authorized Service Companies
Eremua Produktu linea Enpresa Kontaktua

Fagor Service

Fagorren konfiantza, profesionaltasuna eta egiten jakitea, zure zerbitzura

Fagor Industrialek bere bezeroei eskain diezaiekeen salmenta ondorengo zerbitzu guztiak biltzen dituen kontzeptua da FAGOR SERVICE. Produktuen muntaketa eta instalaziotik, mantentze-lan zuzentzaile eta prebentiboetara arte, ordezko piezak eta konponketa gisako ohiko zerbitzuak barne.

Soluzioz beteriko mundua, Fagor produktuak beti egoera bikainean egon daitezen. Zure zerbitzura gaude. Laguntzarik nahi?

Zerbitzu globala duen tokiko marka

Fagor Service adierazpena

Zintzotasuna oinarri sendotzat duen talde globala

Ematen dugun aholkularitzak oinarri argi eta garbia du: zintzotasuna, bai aholkularitzan bai esku-hartzean. Pertsona ororen ekarpenak entzuten eta kontuan hartzen dituen talde globala gara, ondasun komunaren alde egiten duten erabakiak geure egiten ditugu interes partzialen aurrean.

Konpromisoa eta erabiltzailearekiko errespetua

Gure kontratuek gure bezeroen eskubideak errespetatzen dituzte eta argi uzten dugu, idatziz, eurekin hartzen ditugun konpromisoak. Lana ondo gauzatzeko eta emandako hitza betearazteko ahaleginak egiten ditugu.

Osotasuna

Bai Fagor teknikari ofizialek bai guk baimendutakoek errespetuz eta edukazioz jokatu beharko dute gure bezeroen aurrean.

Ingurumenarekiko errespetua

Iraunkortasunarekin loturiko araudirik zorrotzenak betetzeaz gain, gure esku-hartzeek ingurumena errespetarazi dezaten inplikatzen gara.

Indarrean dauden arauak eta legeria betetzea

Gure zerbitzu guztiak egoki baimenduta daude eta sektoreko legeriaren eta arauen bermea dute.

Bezeroarekiko enpatian oinarritutako aholkularitza

Bezeroarentzako soluziorik onena geuretzako soluziorik onena ere bada. Enpatian oinarrituta lan egiten dugu, bere negozioaren ezaugarrietara hobekien egokitzen den zerbitzu-soluzioa eskaini ahal izateko.

Makineria bere osotasunean zaintzea

Behar moduan zaindutako makineria kalitatearen bermea da, hortaz, esku-hartzen dugun makineriaren xehetasunik txikiena ere zaintzen digu.

Zerbitzu bikainaren 4 oinarriak

  • Osotasuna

    Ba al zenekien aurreneko urtean bermeekin sortzen diren arazoen %50 instalazioei dagozkiela?

    Hori dela-eta, muntaketa oso gauza funtsezkoa da guretzat. Salmenta ondorengo koordinatzailea izendatzen dugu proiektu bakoitzeko. Hark instalazioa nola gauzatu den ebaluatuko du eta bai modua bai adostutako epeak betetzeaz arduratzen da. Gainera, salmenta ondorengo koordinatzaileak berak gainbegiratuko du instalazioaren garapena, berme-epearen barruan eta behin epe hori bukatuta.

  • Ordezko piezak

    Fagor ordezko pieza originalak. Bermerik onena.

    Gure eskarmentuan oinarrituta, badakigu makinetan instalatzen diren ordezko piezen kalitatea eta bermea funtsezkoak direla egoki funtziona dezaten eta iraunkorrak izan daitezen. Horregatik, FAGOR SERVICEen beti erabiltzen ditugu FAGOR ordezko pieza originalak.

  • Konponketak

    Eskarmentua oinarrizkoa da konponketa modu azkar eta eraginkorrean egiteko, baina horrekin ez da nahikoa.

    FAGORren hau da gure joka-araua: ikasitakoa aplikatzeko aukera bat da konponketa bakoitza. Eta 50 urteotan asko ikasi dugunez, esan dezakegu merkatu nazionaleko talde teknikorik eskarmentudunak ditugula. 8.000 konponketa baino gehiago hartzen ditugu urtean.

  • Mantentze-lana

    Mantentze-lan gehiago, gehiago aurreztu, eraginkortasun gehiago.

    Ondo mantenduta dagoen ekipoa errentagarritasunaren sinonimo da. Zenbat eta hobeto funtzionatu eta produktiboagoa izan ekipo bat, hainbat eta hobeak izango dira zure negozioak izango dituen emaitzak, bai janaria prestatzearen kalitatearen bai janari bakoitzaren errentagarritasunaren aldetik. Horregatik arreta berezia jarri diegu mantentze-lanetarako paketeei: baldintza ekonomiko ezin hobeak, askotariko negozioetara eta, beraz, beharrizanetara, egokitzen direnak.