Salmenta aurretiko aholkularitza eta planifikazioa

Zugandik hurbil, zure negoziotik hurbil

Fagor Industrialen zu lasai sentitzea nahi dugu, zure negozioarentzako proiektua garatzeko orduan. Horregatik laguntzen dizugu hain kritikoa den une horretan, alegia, zure espazioa zein den eta zure ekipamendu-beharrak zein diren definitzeko orduan. Salmenta aurretiko laguntza-, aholkularitza- eta planifikazio-zerbitzua, okerreko urratsik eman ez dezazun eta hartzen duzun edozein erabaki egokia izan dadin.

Software-tresnarik modernoenak (Fagor Equip) ditugu eta baita 150.000 proiektu baino gehiago biltzen dituen datu-basea ere. Izan ere, litezkeen aukerak ikusten lagunduko gaituzte horiek. Ez ezazu gehiago itxaron, gure baliabideak zeureak dira, erabil itzazu.