Produktuak

E-VO Concept +

Itzuli

Mostradore baxuko eta aurretik kargatzeko COP-504

Mostradore baxuko eta aurretik kargatzeko E-VO CONCEPT+ ontzi-garbigailua, ondoko elementuekin: gorputz osoa eta horma bikoitzeko atea (EFFI-SILENT), bai eta 3 posizioko ate sendo eta konpentsatua ere; garbiketa-tanga enbutitua, saskietarako gida enbutituak, erretilu-iragazkia, eta AISI-304 altzairu herdoilgaitzezko besoak garbiketarako eta urberritzerako. Baxeraren altuera erabilgarria: 380 mm arte (GN1/1 balioduna). Ur-kontsumo jarraitua urberritzean: 2,4 litro ziklo bakoitzeko. EFFI-RINSE sistemari esker, 85 ºCko urberritze-tenperatura eta presioa bermatzen dira urberritze-ziklo osoan; boiler atmosferiko eta urberritze-ponpa integratuekin. EFFI-WASH sistema hidrauliko optimizatu berria, altzairu herdoilgaitzezko garbiketa-besoekin eta 0,6 kW-ko ponpa ahaltsuarekin. Hortaz, kalitate ezin hobeko garbiketa eraginkorra bermatzen da, Sinner ziklo-balantze optimoarekin. Horrez gain, distiragailu-euskarria du, eta, aukeran, fabrikako edo kit erako hustuketa-punpa (B) eta detergentea (DD). Altuera doigarriko oinak ditu, establezimenduaren beharretara egokitzeko. Atea irekitzeko sentsore magnetikoa. Operadoreak erraz maneia dezakeen kontrol-panel elektronikoa, eta garbiketaren nahiz urberritzearen tenperatura ikusteko gailuak.

COP-504

  Modeloa Potentzia, kW Produkzioa, saski/orduko Produkzioa, plater/orduko Dimentsioak (mm) Fitxa teknikoa
COP-504 COP-504 MULTIPOWER 40 720 600x600x830 -
COP-504 B COP-504 B MULTIPOWER 40 720 600x600x830 -
COP-504 DD COP-504 DD MULTIPOWER 40 720 600x600x830 Deskargatu
COP-504 B DD COP-504 B DD MULTIPOWER 40 720 600x600x830 Deskargatu
Informazio gehiago nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan!
  • Izen-abizenak eremua derrigorrezkoa da.
  • Posta elektronikoa eremua derrigorrezkoa da. Sartu helbide elektroniko balioduna.
  • Telefonoa eremua derrigorrezkoa da. Telefonoaren formatua okerra da. Sartu berriro.
  • Herrialdea eremua derrigorrezkoa da.
  • Galdera eremua derrigorrezkoa da.
* Derrigorrezko eremuak

Datuak bidali dira. Eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik. Zure eskaera aztertuko dugu lehenbailehen erantzun emateko.

Itzuli

Errore bat gertatu da. Mesedez, saiatu berriro.