Produktuak

E-VO Advance

Itzuli

Goitik kargatzeko AD-125 ontzi-garbigailua

Goitik kargatzeko E-VO ADVANCE ontzi-garbigailua ondoko elementuekin: isolamendu bikoitzeko horma, garbiketa-tanga enbutitua, erretilu-iragazkia, eta AISI-304 altzairu herdoilgaitzezko besoak garbiketarako eta urberritzerako. Baxeraren altuera erabilgarria: 440 mm arte. Ur-kontsumo jarraitua urberritzean: 2,4 litro ziklo bakoitzeko. EFFI-RINSE sistemari esker, 85 ºCko urberritze-tenperatura eta presioa bermatzen dira urberritze-ziklo osoan; boiler atmosferiko eta urberritze-ponpa integratuekin. EFFI-WASH sistema hidrauliko optimizatu berria, altzairu herdoilgaitzezko garbiketa-besoekin eta 2 ponpa ahaltsuekin (bakoitzak 0,6 kW). Hortaz, kalitate ezin hobeko garbiketa eraginkorra bermatzen da, Sinner ziklo-balantze optimoarekin. 1,5 mm-ko diametrora arteko partikulak harrapatzen dituen SCI FILTER iragazketa-sistemak eta SELF DRAIN drainatze automatikoko sistemak (elektronikoki kontrolatutako hustubide-ponpa integratua) automatikoki berritzen dute garbiketa-tangako ura. Gainera, detergente- eta distiragailu-euskarria du. Izkinetan instala daiteke, eta altuera doigarriko oinak ditu, establezimenduaren beharretara egokitzeko. Kapota irekitzeko sentsore magnetikoa, eta abio automatikoa. Ekipamenduak MULTIPOWER (instalazioaren potentzia egokitzeko) eta konexio anitzeko kaxa ditu, hutsegite-arrisku baxuarekin bai instalazioa bai konponketa errazteko.

  Modeloa Potentzia, kW Produkzioa, saski/orduko Produkzioa, plater/orduko Dimentsioak (mm) Fitxa teknikoa
AD-125 AD-125 MULTIPOWER 65 1170 665x775x1540 Deskargatu
AD-125 SOFT AD-125 SOFT MULTIPOWER 65 1170 665x775x1540 Deskargatu
AD-125 HRS AD-125 HRS MULTIPOWER 65 1170 665x775x2260 Deskargatu
AD-125 SOFT HRS AD-125 SOFT HRS MULTIPOWER 65 1170 665x775x2260 Deskargatu