ONNERA Group

ONNERA Group nazioarteko enpresa-taldea da, ostalaritza, garbitegi eta hotzeko aplikazioen sektorean soluzioak eskaintzen dituena.

Hainbat sektore, merkatu eta herrialdetan aurrendariak diren markak biltzen ditu, hala nola, Fagor, Edenox, Efficold, Asber, Danube Domus eta Primer.

Bere produktuak bost kontinenteetan merkaturatzen dituen talde globala. 10 fabrikazio-instalazio ditu mundu osoan estrategikoki banaturik (Espainia, Frantzia, Polonia, Turkia, Txina eta Mexiko) eta 1.700 profesional baino gehiago, merkatu bakoitzera egokitutako soluzio-eskaintza zabala emateko gai direnak.

MONDRAGON Corporation eskarmentuaren parte izaki, ONNERA Group taldeak etorkizun hobearen aldeko konpromisoa hartu du. Taldea osatzen duten markek osotasuna, konpromisoa, iniziatiba eta talde-lana izango dituzte ezaugarri, elkarrekin aro berri baterantz abiatzeko. Egiteko modu hobe, eraginkor eta iraunkorragoak etengabe bilatzeko jarrera proaktiboa, ONNERA Group nazioarteko aitzindari bihurtzen duena. Alegia, munduko erreferentzia.

Ezagutu ezazu gehiago ONNERA Group taldearen inguruan
  • ONNERA Group taldeak 1.000 banaketa-gune eta ordezkaritza propioak ditu 5 kontinenteetan
  • 1.700 profesional baino gehiagok lanean dihardute ONNERA Group taldean
  • MONDRAGON Corporation eskarmentuaren parte da ONNERA Group
  • ONNERA Group taldearen fakturazioa 2014an 183 milioi eurokoa izan zen

ONNERA Group talde oñatiarra, aro berri bati ekiteko berritzen.

Gure izenak taldearen ibilbidea islatzen du, alegia, iragana, oraina eta etorkizuna. Hitz-joko oroiterraza: Oñati, berrikuntza, aro berria...

Etorkizunari, aro berri bati, begiratzen dion enpresa-talde baten ezaugarriak biltzen ditu, “on” egotea ezinbestekoa izango baita zentzu guztietan.

Onera euskaraz “bide onerantz” esan nahi du.

  • Lehen enpresa-taldea Euskadin eta hamargarrena Espainian

  • 280 enpresa eta erakunde daude, 4 arlo ekonomikotan egituratuak: finantzak, industria, banaketa eta ezagutza

  • 83.500 langile eta 75 produkzio-instalazio mundu osoan