Produktuak

COOK & CHILL

Itzuli

Tenperatura jaitsarazteko gailu trinkoak

Tamaina ezberdinak aurki daitezke tenperatura jaitsarazteko ATM gailu konpaktuen seriean, erabiltzaile bakoitzaren beharrizanetara egokitu ahal izan dadin. Tenperatura jaitsarazteko mahaigaineko gailu txikia nahiz GN2/1 erretiluentzako edukiera handiagoa duena izan, guztiek dute Fagor Industrialen I+G+B taldeek garatutako kontrol elektronikoa.

ATA seriea

• Tenperatura jaitsarazteko (+3 ºC) nahiz izozteko (−18 ºC) zikloak gauzatzeko aukera ematen dute modelo mistoek.
• Tenperatura jaitsarazteko bi ziklo gauza daitezke, hozteko nahiz izozteko gailuetan:
- Ziklo bizia: 2 cm trinko baino gehiagoko lodiera duten produktuetarako da egokia.
- Ziklo leuna: 2 cm baino gutxiagoko lodiera eta dentsitatea txikia duten produktuetarako da egokia. Programatutako bi urratsetan gauzatzen da ziklo hau. Ziklo leunari esker, ez da izotzik agertzen produktuan.
• Zikloen iraupena:
- Hozte-zikloak: 90 minutu.
- Izozte-zikloak: 240 minutu.
• Tenporizadore elektronikoa eta tenperatura neurtzeko zunda dituzte.
• Denbora nerturz nahiz elikagaien barruan kokatzen diren zundek erregistratzen duten tenperatura neurtuz kontrola daitezke zikloak (zunda erabili ezean, denboraren bidez kontrolatuko dira automatikoki).
• Zikloa osatzean, hozte-armairu baten moduan funtzionatuko du tenperatura jaitsarazteko gailuak, tenperatura +2 ºC eta +4 ºC-ren artean mantenduz. Izoztutako produktuak mantentzeko gailu gisa ere funtziona dezake, −18 ºC-an mantenduz tenperatura.
• Aireztatutako kondentsadorea duen konpresore hermetikoa dute.
• CFCrik gabeko R-404A hozgarri ekologikoa dute.
• 60 mm-ko zabalera duen injektatutako poliuretanoz egindako isolamendu-zorua dute.
• 40 kg/cm3-ko dentsitatea du. CFCrik gabea.
• Kobrezko tutua eta aluminiozko hegalak ditu lurrungailuak.
• Tiro behartuko hozte-sistema dute.
• Desizoztean sortutako ura automatikoki lurruntzeko sistema (modelo guztiek dute, ATA-102 modeloak izan ezik).
• Barne-gidak dakartzate.

Eska daitezkeen gehigarriak:
• Berotutako zunda.
• Datuak ateratzeko USB ataka.

  Modeloa Edukiera, GN Tentsioa (V) Potentzia elektrikoa/hozteko potentzia (W) Dimentsioak (mm) Fitxa teknikoa
ATA-061 ATA-061 6 GN-1/1 230V-1N 1600/990 900x935x1105 Deskargatu
ATA-101 ATA-101 10 GN-1/1 230V-1N 2000/1300 900x935x1766 Deskargatu
ATA-102 ATA-102 20 GN-1/1 400V-3N 2300/2850 1200x1130x1766 Deskargatu
Informazio gehiago nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan!
  • Izen-abizenak eremua derrigorrezkoa da.
  • Posta elektronikoa eremua derrigorrezkoa da. Sartu helbide elektroniko balioduna.
  • Telefonoa eremua derrigorrezkoa da. Telefonoaren formatua okerra da. Sartu berriro.
  • Herrialdea eremua derrigorrezkoa da.
  • Galdera eremua derrigorrezkoa da.
Derrigorrezkoa da pribatutasun-politika onartzea.
* Derrigorrezko eremuak

Datuak bidali dira. Eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik. Zure eskaera aztertuko dugu lehenbailehen erantzun emateko.

Itzuli

Errore bat gertatu da. Mesedez, saiatu berriro.