ASKOTARIKO PRODUKTUAK
ItzuliBotilak hozteko gailuak
Botilak hozteko gailuak sortzen daramatzagun urteen ondorioz, kalitate eta fidagarritasun handiko produktuak ekoizten ditugula esan dezakegu. Establezimenduetako botilak era ezin hobean biltegiratzeko diseinatutako produktuak dira hauek.
INOX seriea
• Kalitate handiko altzairu herdoilgaitz austenitikoarekin daude eginda kanpoaldeko akabera eta barrualdeko alboak.
• 40 kg/m3-ko dentsitateko poliuretano injektatuarekin egindako isolamendua.
• Kondentsadore aireztatua duen konpresore hermetiko bat dago ekipoaren behealdean.
• Kobrezko tutu eta aluminiozko hegalekin dago eginda lurrungailu estatikoa.
• Termostato analogiko baten bidez kontrolatzen da tenperatura.
• Heldulekua dute irristailu-ateek.
• Altuera ezberdinetan jar daitezke altzairu herdoilgaitzezko hankak.
• Sareta-atea du eskuineko multzoak.
• Plastifikatutako altzairuzko hagaxkak dituzte bereizgailu bertikalek.
• Barne-hustubideari esker, hondakin-urak bidera daitezke. Gainera, juntura biribilduak ditu barrualdeak, garbitzen erraza izan dadin.
• Lan-tenperatura: +2 ºC-tik +6 ºC-ra (inguruko tenperatura 38 ºC denean).
• Aukerakoa: lurrungailuaren tantak jasotzeko erretilua.
Modeloa | Ate kopurua | Capacidad bruta (L) | Potentzia elektrikoa (W) | Dimentsioak (mm) | Fitxa teknikoa | |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
BFP-100 I | 2 | 202 | 250 | 1.015x550x850 | - |
![]() |
BFP-150 I | 3 | 420 | 250 | 1.500x550x850 | - |
![]() |
BFP-200 I | 4 | 580 | 250 | 2.000x550x850 | - |
![]() |
BFP-250 I | 5 | 720 | 350 | 2.500x550x850 | - |
![]() |
BFP-300 I | 6 | 860 | 385 | 3.000x550x850 | - |
SKIN PLATE seriea
• Galbanizatutako eta plastifikatutako altzairu zuriarekin egindako akabera dute kanpoaldean, eta galbanizatutako altzairua barrualdean.
• 40 kg/m3-ko dentsitateko poliuretano injektatuarekin egindako isolamendua.
• Aireztatutako kondentsadorea duen konpresore hermetikoa dute.
• Kobrezko tutu eta aluminiozko hegalekin dago eginda lurrungailu estatikoa.
• Termostato analogiko baten bidez kontrolatzen da tenperatura.
• Heldulekua dute irristailu-ateek.
• Altuera ezberdinetan jar daitezke altzairu herdoilgaitzezko hankak.
• Multzo bat dute barnealdean.
• Plastifikatutako altzairuzko hagaxkak dituzte bereizgailu bertikalek.
• Barne-hustubideari esker, hondakin-urak bidera daitezke. Gainera, juntura biribilduak ditu barrualdeak, garbitzen erraza izan dadin.
• Lan-tenperatura: +2 ºC-tik +6 ºC-ra (inguruko tenperatura 32 ºC denean).
Modeloa | Ate kopurua | Capacidad bruta (L) | Potentzia elektrikoa (W) | Dimentsioak (mm) | Fitxa teknikoa | |
---|---|---|---|---|---|---|
![]() |
BEG-100 | 2 | 137 | 150 | 1.017x545x840 | - |
![]() |
BEG-150 | 3 | 230 | 199 | 1.510x545x840 | - |
![]() |
BEG-200 | 4 | 314 | 236 | 2.023x545x840 | - |