Produktuak

ASKOTARIKO PRODUKTUAK

Itzuli

Erakusmahaien gaineko beira-arasak

Sukaldaritzaren alorrean, arreta berezia behar dute elikagai batzuek kontserbatu eta aurkezteko. Fagor Industrialen, produktu horientzat berariaz diseinatutako beira-arasak eskaintzen ditugu.

Pintxoak erakusteko beira-arasa

• Kalitate handiko altzairu herdoilgaitz austenitikoarekin dago eginda barne-erretilua.
• Aluminio anodizatuarekin dago estalita kanpoaldea, eta PVCa eta beira dute alboetan.
• Okerra (pieza bakarra) edo laua (bi pieza) da beirazko estalkia, eta beirazkoak irristailu-ateak.
• 40 kg/m3-ko dentsitateko poliuretano injektatuarekin egindako isolamendua. CFCrik gabea.
• 40 mm-ko GN-1/3 ontziak izan ditzakete barruan. Kubetak dakartzate.
• Aukeratutako bertsioaren araberakoa izango da hozkailuen multzoa. Altzariaren barruan koka daiteke, edo kanpoaldean urrunetik kokatzeko.
• Hozkailu multzoa dakarte urruneko multzoa duten bertsioek. 310 x 360 x 240 mm dituzte, eta 1,5 m-ra konektatu behar dira gehienez.
• Kobrezko tutua duen xafla hotzeko lurrungailua dute.
• Hondakin-urak bideratzeko larrialdietarako hustubidea dute.
• Termostato elektroniko baten bidez kontrolatzen da tenperatura.
• Babestuta dago barne-argiztapena.
• Argia du etengailu orokorrak.
• Lan-tenperatura: +4 ºC-tik +8 ºC-ra (inguruko tenperatura 32 ºC denean).

  Modeloa Kristalezko estalkia Ontzien edukiera Potentzia elektrikoa (W) Dimentsioak (mm) Fitxa teknikoa
VTP-139 P VTP-139 P Plano 6*GN 1/3 174 1.380x415x278 Deskargatu
VTP-139 C VTP-139 C Curvo 6*GN 1/3 174 1.732x415x278 Deskargatu
VTP-175 P VTP-175 P Plano 8*GN 1/3 175 1.732x415x278 Deskargatu
VTP-175 C VTP-175 C Curvo 8*GN 1/3 175 1.380x415x278 Deskargatu
VTP-139 RP VTP-139 RP Plano 7*GN 1/3 183 1.380x415x278 Deskargatu
VTP-139 RC VTP-139 RC Curvo 7*GN 1/3 183 1.732x415x278 Deskargatu
VTP-175 RP VTP-175 RP Plano 9*GN1/3 184 1.732x415x278 Deskargatu
VTP-175 RC VTP-175 RC Curvo 9*GN1/3 184 1.380x415x278 Deskargatu

Sushia erakusteko beira-arasa

• Zulatutako altzairu herdoilgaitzarekin dago eginda barne-erretilua, eta zuzenean elikagaiak gainean izateko dago prestatuta.
• Aluminio anodizatuarekin dago estalita kanpoaldea, eta PVCa eta beira dute alboetan.
• Okerra beirazko estalkia, eta beirazkoak irristailu-ateak.
• 40 kg/m3-ko dentsitateko poliuretano injektatuarekin egindako isolamendua. CFCrik gabea.
• Estatikoa da hozte-sistema.
• Bikoitza da lurruntze-sistema: kobre tutu batekin egindako lurrungailu bat du azpiko erretiluan, eta kobrezko tutu batekin egindako lurrungailu bat kristalezko estalki okerrean erantsita.
• Hondakin-urak bideratzeko larrialdietarako hustubidea dute.
• Termostato elektroniko baten bidez kontrolatzen da tenperatura.
• Babestuta dago barne-argiztapena.
• Argia du etengailu orokorrak.
• Lan-tenperatura: -1 ºC-tik +2 ºC-ra (inguruko tenperatura 27 ºC denean).

  Modeloa Kristalezko estalkia Ontzien edukiera Potentzia elektrikoa (W) Dimentsioak (mm) Fitxa teknikoa
VTP-139 C - SUSHI VTP-139 C - SUSHI Curvo - 174 1.732x415x278 Deskargatu
VTP-175 C - SUSHI VTP-175 C - SUSHI Curvo - 175 1340x336x450 Deskargatu
Informazio gehiago nahi duzu? Jarri gurekin harremanetan!
  • Izen-abizenak eremua derrigorrezkoa da.
  • Posta elektronikoa eremua derrigorrezkoa da. Sartu helbide elektroniko balioduna.
  • Telefonoa eremua derrigorrezkoa da. Telefonoaren formatua okerra da. Sartu berriro.
  • Herrialdea eremua derrigorrezkoa da.
  • Galdera eremua derrigorrezkoa da.
Derrigorrezkoa da pribatutasun-politika onartzea.
* Derrigorrezko eremuak

Datuak bidali dira. Eskerrik asko gurekin harremanetan jartzeagatik. Zure eskaera aztertuko dugu lehenbailehen erantzun emateko.

Itzuli

Errore bat gertatu da. Mesedez, saiatu berriro.