Hotz komertziala

Hotz komertziala

Elikagaiak eta edariak hoztu, kontserbatu edo erakutsi egin daitezke. Merkatuko aitzindariak gara hozteko gailuen gamaren zabaltasunari dagokionez. Askotariko tamaina, aplikazio, ezaugarri eta akaberak.

MESAS NEO - Concept 600 Snack

TENPERATURA JAITSARAZTEKO GAILUAK

Bai hozteko (elikagaiaren tenperatura +65 ºCtik +3 ºCra jaisten dute 90 minutu baino gutxiagotan) bai zerbitzu mistorako (hozketa edo izozketa, + 65 ºCtik -18 ºCra 4 ordu baino gutxiagotan) erabiltzen diren tenperatura jaitsarazteko gailuen katalogoak hainbat elementu biltzen ditu, besteren artean, mahai gaineko gailu txikia 3 erretiluentzako lekuarekin eta tenperatura jaitsarazteko zelula handiak 20 mailako gure GN-2/1 labeek dituzten erretiluetarako orgak gordetzeko.

ASKOTARIKO PRODUKTUAK

Hotz komertzialeko makineria eskaintza osatzeko, Fagorren produktu espezifikoen katalogo zabala dugu, ostalaritzako instalazioak edozein beharretara egokitzen diren makinez hornitzeko.