Gaurkotasuna

Itzuli

Fagor Industrialek garbitegien sektoreari dagozkion berritasunak aurkeztu ditu Orleans Berriko Clean Show ferian

2013.06.21

Oñati, Gipuzkoa, 2013ko ekainak 21-. Ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektorean aitzindaria den Fagor Industrial enpresa espainiarrak Clean Show-n parte hartzen ari da, atzo Orleans Berrian, Louissianan (Estatu Batuak), hasi zen garbitegien inguruko nazioarteko feria nagusian.

Beste urte batez ere erakusleihorik hoberena da sektoreko eragile garrantzitsuentzat, horien artean Fagor Industrial, garbitegien gaiarekin loturiko makineria eta zerbitzuak aurkezten baititu bertan 81 m2-ko stand batean.

Hiru egunez, Fagor Industrialek Orleans Berrian erakutsiko ditu biraketa-abiadura baxuko garbigailu industrialen modelo berriak, LN-18M eta LN-35M. Uneoro errendimendu altua eskaintzeko pentsatuak, ahalik eta prestaziorik zorrotzenak asetzeko gai dira eta ur- eta energia-kontsumoa nabarmenki murrizten dituzte. Gainera, Fagor Industrialek aukera aprobetxatu du Green Evolution PLUS lehorgailuak aurkezteko, SR/E-23 MP PLUS gamaren bidez. Sorta berri hori aurreko modeloak baino askoz eraginkorragoa da eta, hala, Fagor Industrialen lehorgailuak teknologikoki aurreratuenak dira merkatuan.

Clean Show garbiketarako zerbitzu eta produktuen azokarik garrantzitsuena da munduan. Sektoreko 10.000 profesional baino gehiago joaten dira nazioarteko ekitaldi horretara, garbitegietarako ekipo, produktu, hornidura eta zerbitzuen azken nobedadeak aurkezteko. 2011n egin zen aurreko Clean Show feriak 400 erakusketari baino gehiago bildu zituen, zeinek sektoreko enpresentzat antolaturiko mintegi eta prestakuntzetan ere parte hartu zuten.

"Clean Showean parte hartzearekin batera, Estatu Batuetan dugun presentzia areagotu dezakegu, produktu-linea espezifikoak sortu eta ordezkaritza berriak ireki baititugu gure merkatu estrategikoetako bat den horretan", adierazi du Fagorreko nazioarteko zuzendari komertziala den Aitor Zaloñak. "Merkatu amerikarrak aukera handiak eskaintzen dizkio turismoaren sektoreri. Bertako enpresen soluzio integralen kalitateari esker, aukera berri anitz sortzen dira. Hortaz, ferietan aktiboki parte hartzea ezinbestekoa da kontinente horretan jarraitzen dugun estrategia komertzialaren barruan", gehitu du.