Gaurkotasuna

Itzuli

HOST MILAN 2015. Fagor industrialek ferian parte hartu du haren 50 urteko eskarmentua laburbiltzen duen lemapean: “Close to you, close to your business. Everywhere”

2015.10.23

- Fagor Industrialen standak, batetik, erakusketa-gunea edukiko du, non produktu-berritasunak erakutsiko diren. Bestetik, gune “bizian”, jatetxe bateko sukaldea egongo da, stand osoari bazkari-zerbitzua eskaintzeko.

- Datozen asteotan argitaratuko den garbitegi-katalogo berria ere aurkeztuko da.
-Standaren kokapena hauxe izango da: 11. pabiloia, S28.S36.U27.U35 standa

Fagor Industrialek, ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektoreko fabrikatzaile espezialistak, Host Milanen parte hartuko du aurreko urteetan legez. Gaur hasi eta urriaren 27ra arte iraungo du feriak.

Hospitalitate profesionalaren nazioarteko erakusketa izateaz gain, Host Milan ostalaritza, sukaldaritza eta catering sektoreetako aurrendari bihurtu da nazioartean. 40 herrialde baino gehiagotako 1.700 erakusketari egongo dira aurten, eta 163 herrialdetako 1.700 profesional baino gehiago.

Fagor Industrial (11. PAB., S28.S36.U27.U35 STANDA) Host Milan 2015 azokara etorri da haren bezeroekin batera egindako ibilbide luzea laburbiltzen duen lema biziki adierazgarriarekin: “Close to you, close to your business. Everywhere.” Horeca sektorean espezialista den fabrikatzaileak 50 urte baino gehiago daramatza lanean, soluziorik onenak eskaini eta bezero guztien beharrei erantzuteko. Ostalaritzako profesionalak izan ditu beti bidelagun, zeintzuei arretarik beroena eta hurbiltasuna eskaini dizkien. Ezaugarri horiek haren nortasuna, DNA, definitzen dute, mendi erdi baino gehiagoko ibilbidea eta mundu osoan arrakasta duen enpresa baten lan egiteko modua.

Fagor Industrialen negozio-formula organizazio estrategikoan eta azpiegitura globalean datza. Hala, berezko fabrikazioko 9 planta, 20 ordezkaritza eta 1.000 banaketa-gune ditu mundu osoan. Hori guztiari esker hurbiltasuna eta kalitate oneko zerbitzua bermatzen ditu, bezeroak dauden lekuan daudela.

 

“Innovation driven”

Fagor Industrial, gainera, berrikuntzaren sinonimoa denez, produktu berriak garatzen jarraitzeko hartu duen konpromisoaren arabera, 39. feria honetan aurkeztuko du garbitegi-katalogo berria. Halaber, 2016ko bigarren seihilekotik aurrera merkaturatuko diren produktu berriak iragarri ditu. Urte berean ere aurkeztuko dira Egosketa belaunaldia eta Labeen gaman txertatutako funtzio berriak.

Azokak dirauen bitartean, standaren erakusketa-gunean ikusgai egongo dira baxera garbitzeko E-VO belaunaldia nahiz hotz komertzialeko NEO belaunaldia. Gune horretan, Cook & Chill soluzioa, Advance labeak –urtarriletik aurrera, serieko garbiketa automatikoa edukiko dute gama guztietan– eta feriarako bereziki diseinatutako Symphony sukaldea erakusgai jarriko dira. Garbitegi industrial baterako ekipamendu-lagin txikia ikusi ahalko da ere bai.

430 m2-ko standean, Fagor Industrialek lekua partekatuko du Horeca sektoreko beste bi markekin: ONNERA Groupekin merkatuan diharduten Edenox eta Asber enpresekin, alegia.

Aurten beste gune bat ipiniko dute, non jatetxe bateko sukaldea nabarmenduko baiten. Erabat hornitua eta funtzionamenduan egongo da, standean mokadutxoak eta pintxoak eskaintzeko.

"Host nazioarteko topaketa giltzarria da guretzat, Horeca sektoreko eragile garrantzitsuenekin hartu-emanean egon gaitezkeelako eta nor garen eta zer egiten dugun erakutsi ahal diegulako”, adierazi du Iker Alberdik, Fagorreko Managing Director-eak. "Aurtengo esloganak bikain laburbiltzen du gure 50 urteko ibilbidearen muina, etengabe lanean jardun baikara egunetik egunera gure bezeroengandik hurbilago egoteko”, baieztatu du Alberdik.

Fagor industrial HOST MILAN 2015