Gaurkotasuna

Itzuli

Fagor Industrial arduratu da Wanda Metropolitano estadio berriko ostalaritza-ekipamenduaz

2017.09.26

Madril, 2017ko irailaren 26a. – Atlético de Madrid futbol-taldeak eta haren kideak, kirol-ekitaldietarako gastronomian espezializatutako Centerplate enpresa amerikarrak, Fagor Industrial aukeratu dute, ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektorearentzako ekipamenduak fabrikatzen liderra den enpresa, ireki berri den Wanda Metropolitano estadioko ostalaritza-ekipamenduak instalatzeko.

Instalatutako ekipamendua Wanda Metropolitano estadioko bederatzi mailetan dago: 84 VIP palkoetan, bukaera-sukalde guztietan, VIP eremuetako barretan, publiko orokorrarentzako barretan eta fan zones deritzen kanpoaldeko eremuetako edukiontzietan.

Centerplate-ren taldeko sukaldari exekutiboa Jose Sánchez jauna da, VIP eserlekuetako 7000 ikusleentzako eskaintza gastronomiko zabala sortu duen pertsona; halere, bere kolaboratzaileekin, gainerako eremuetarako aukerak ere garatu ditu, tartean publiko orokorrarentzako barretarako eta fan zonese-rako.

Aparteko eskaintza horren eskakizunak betetzeko, hauek dira proiektu handi honetarako hautatu diren ekipamendu batzuk: Advance Plus belaunaldiko labeak, KORE belaunaldiko 900 gama berriko egosketa-ekipamenduak eta Advance gamako mahaiak eta hozte-armairuak. Tresnak garbitzeko ekipamenduei dagokienez, arraste-saskien bidezko ekoizpen handiko makinak eta laguntzeko kupula-makinak erabili dira.

Gainera, instalatutako produktu askok estadioaren beharretara egokitzeko diseinu berezi eta bakarra dute. Gehienbat, Fagor Industrial-ek jarri du ekipamendu gehiena, baina ONNERA Group taldearen beste marka batzuk ere badaude, hala nola Inoxfera, Efficold eta Edenox.

Berritasun gisa, klubak estadio jasangarri bat izateko duen helburuari eutsiz, CO2-a biltzeko zentralak dituzten hozkailuak instalatu dira hozte-gordetegi orokorretan (warehouse) eta sukalde zentraleko (CPU) ganbera eta gela hotzetan. Atlético de Madrid aitzindaria izan da halako zentralak instalatzean, berotze globalean eraginik ez duen hozgarri erabat naturala baitute, eta ez baitute zergarik ordaindu behar, beste gas batzuek ez bezala. Ildo horretan eta berrikuntzari helduz, bero-trukagailu bat instalatu da zentralean, 1 l/s-ko emariaren bidez sareko ura 60 °C-ren gainetik berotzeko.

Bi urtez ekipamendu berritzaile bat neurrira egiteko lan egin ondoren, Wanda Metropolitano estadioaren ateak ireki egin ziren joan de iraileko 16an. Inaugurazioko partiduan, bete egin ziren estadioko 68 000 eserlekuak.

«Fagor Industrial oso harro dago Wanda Metropolitano estadio berriaren parte izateaz», baieztatu du Javier Sánchezek, Fagor Industrial-eko kolektibitate handien zuzendari orokorrak. «Tamaina honetako bezero batek gugan konfiantza jarri izana ez da arrazoi bakarra; aitzitik, estadioaren gastronomia-kontzeptua erabat berritzailea izatea eta Espainiako beste estadioetara estrapolatu ahal izatea ere badira harro egoteko arrazoiak. Wanda Metropolitano estadioan, ikusleen eskura eskaintza gastronomiko zabalagoa jartzearen aldeko apustua egin dute», esan du, bukatzeko.

Fagor Industrial arduratu da Wanda Metropolitano estadio berriko ostalaritza-ekipamenduaz