Gaurkotasuna

Itzuli

Onnera Groupek industriaren etorkizuna idatzi du sektoreko handiekin batera Host Milan 2019an

2019.10.30

Oñati, 2019ko urriaren 30a. – Onnera Group, jatetxeetarako, garbitegirako eta hotz-aplikazioetarako ekipamendu-konponbideak eskaintzen dituen nazioarteko enpresa-taldea, orain arte egin den Host Milan 2019ko ekitaldirik handienean egon da.

Foodservice Consultants Society Internationalek (FCSI), sukaldaritza kolektiboari eta ostalaritzari buruzko aholkularitza-elkarte lider globalak, "Titans of Industry" topaketa antolatu du, mundu mailako sektoreko 7 konpainia nagusiak gonbidatu dituena. Bertan, sektorearen egoeraz eta etorkizunean hura alda dezaketen berrikuntzez eztabaidatu dute. Iker Alberdi Onnera Groupeko CEOarekin batera, The Middleby Corporation, Ali Group, Irinox SpA, Meiko Group, Rational eta MKN GmbH taldeko CEOek parte hartu dute.

"Erreferentziazko beste enpresa batzuekin batera sektorearen orainari eta etorkizunari buruzko kezka komunak partekatzeko aukera izatea beti da gozamena", dio Onnera Groupeko CEOak, Iker Alberdik. "Topaketara gonbidatutako Espainiar estatuko enpresa bakarra izateak, guretzat harrotasuna izateaz gain, espainiar estatuko sektorea indartzen du, ostalaritzako ekipamenduaren Europako ekoizle nagusietako bat baita", adierazi du.

Berrikuntza izan da nagusi Host Milanen 41. edizioan, azoka osoan zehar sakabanatutako 2.000 erakusmahai baino gehiagotan. Onnera Groupek presentzia handia izan du azokan, Asber, Domus, Danube eta Fagor markentzako 4 stand propioekin, eta bertan erakutsi ahal izan ditu 2020ko katalogoan kaleratuko dituen berrikuntzak.

Host Milanen 2019ko balantzea oso positiboa izan da, eta Onnera Groupi aukera eman dio sektorean duen presentzia indartzen jarraitzeko eta industriaren abangoardian jartzeko.

"Guretzat ohorea da beste urte batez Host Milanen garrantzia duen azoka batean egon izana. Aukera ona da 2020an merkaturatuko ditugun berrikuntzak eta garapen berriak merkatuari erakusteko eta haiekin batera gure bezeroei eskaintzen dizkiegun onurak erakusteko. Azokaren inpresioa oso positiboa izan da, eta helburuak bete egin dira; beraz, 2021eko edizioan Milanera itzultzea espero dugu ", esan du Alberdik.

 

ONNERA Groupi buruz

ONNERA Group nazioarteko enpresa-talde bat da, jatetxeetarako, garbitegirako eta hotz-aplikazioetarako ekipamendu-konponbideak ematen dituena. Fagor, Inoxfera, Asber, Edenox, Efficold, Danube, Domus eta Primer bezalako markak biltzen ditu, sektore, merkatu eta herrialde ezberdinetan liderrak. Bere produktuak bost kontinenteetan merkaturatzen dituen talde globala. Munduan zehar estrategikoki banatutako 9 fabrikazio-planta ditu (Espainia, Frantzia, Polonia eta Mexiko), eta merkatu bakoitzera egokitutako irtenbideen eskaintza zabala eskaintzeko gai diren 2.200 profesional baino gehiago.

 

 

 

Onnera Groupek industriaren etorkizuna idatzi du sektoreko handiekin batera Host Milan 2019an