Gaurkotasuna

Itzuli

Hotz Komertzialeko NEO Belaunaldi berria aurkeztu du Fagor Industrialek

2014.11.04

Oñati, Gipuzkoa, 2014ko azaroak 4. - Ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektorean aitzindaria den Fagor Industrial enpresa espainiarrak hotz komertzialeko NEO belaunaldi berri eta zabala aurkeztu du. Belaunaldi berri horren asmoa da bai goi-teknologia, bai etekinik handienak eskaintzea modelo guztietan.

Txertatutako hobekuntza nagusienen artean makinen errendimenduaren optimizazioa nabarmentzen da; hala, hozte-unitateak behar denean soilik funtzionatzen duenez, energiaren kontsumoa nabarmen aurrezten da (ECO modua). Gainera, belaunaldi berriaren goi-gamak 80 mm-ko isolamendua eskaini ez ezik –merkatuan dauden horrelako gailuetan aurki daitekeen handiena–, serieko LED argiztapena du gama guztietan, energiaren kontsumoa gutxitzeko.

Ondoko hobekuntzak ere gehitu zaizkie, besteak beste: R-290 hozgarri ekologikoaren erabilera, ozono geruzaren gainean eraginik gabekoa eta GWP (berotze globaleko ahalmena) hutsalekoa, alegia, %98 murritzagoa ohiko hozgarriekin alderatuta. Halaber, erabilitako konpresoreak zarata gutxiago egiten duenez, kutsadura akustikoa txikiagotzeko aukera ematen du.

Funtzionalitate berri horiek guztiak hotz komertzialeko belaunaldi oso eta zabalean jasotzen dira, armairu eta mahaiez osaturiko hiru gama berrietan. Tenperatura jaitsarazteko gailuen gama biak gehitzen zaizkie horiei, bai eta hotz komertzialeko produktuen katalogo osagarriak bildutako guztia ere, hala nola, erakusketari bertikalak, ardoa gordetzeko armairuak, horma-erakusketariak, bitrina zentralak eta hormakoak, pintxoetarako eta sushirako bitrina hotzak, izotza egiteko gailuak eta kaferako mahaiak.

NEO hozte-armairuak

Sektoreko profesionalen behar guztiak asetzeko pentsatuta daude NEO hozte-armairu berriak, eta sinpletasuna, egokigarritasuna eta malgutasuna dituzte estandar gisa. Belaunaldi berria hiru gamatan aurkeztuko da: Advance, Concept+ eta Concept.

Advance gamak islatzen du Fagor Industrialek berrikuntzaren alde egindako apustua ahalik eta produkturik punta-puntakoena eskaintzeko asmoz, teknologiaren, eraginkortasunaren eta erosotasunaren aukerei erantzun emateko. Gastronorm seiaren bidez merkaturatzen diren Advance armairu berriek altzairu herdoilgaitzezko barrualde enbutitua dute, 3 zundekin loturiko soinuzko eta ikusizko alarmak eta serieko LED argiztapena. Bestalde, Concept + gamak elementu berritzaileak erabiltzen ditu, armairuen eguneroko erabilera nabarmen hobetu eta errazteko, Advance goi-teknologiara heldu gabe. Azkenik, Gastronorm eta Snack serietan merkaturatzen den Concept gamak gamarik altuenetako elementuak erabiltzen ditu, eskaintza koherente eta bikainagoa aurkezteko bere produktu linea guztietan. Nola diseinuaren hala fidagarritasunaren aldetik hobekuntzak txertatzea da xedea, gama zabal eta ekonomikoa eskaintzeko.

NEO mahai hotzak

NEO mahai hotzak bi gamatan aurki daitezke merkatuan: Advance eta Concept. Euren alter egoaren espiritu eta filosofia berberarekin, Advance mahaiek etekina atera diote Fagor Industrialek berrikuntzaren eta fidagarritasunaren alde egindako apustuari. Horrez gain, elektronikoki eta modu digitalean kontrola ditzakete dela tenperatura, dela antzigarra kentzeko prozesua, ate itzulgarriak dituzte ixte- eta finkatze-gailu automatikoarekin, eta baita puntu estrategikoetan kokatutako 3 zundekin loturiko soinuzko eta ikusizko alarmak ere. Gama hori sortzeko, teknologiarik onenak diseinuarekin uztartu egin dira, eguneroko lan-baldintzak hobetzeari begira. Concept gama, aldiz, hiru serietan dago merkatuan: hiru dimentsio ezberdinetan aurkezten diren Snack, Gozogintza eta Gastronorm. Gama horren kontrola hobetu egin da, errendimenduari, fidagarritasunari nahiz estetikari dagokionez. Gamaren garapenean, bi alderdi konbinatu dira, batetik, goi-teknologiako funtzioak, eta, bestetik, erabilera erraz eta eraginkorreko produktua, hotz industrialaren oraina eta geroaren erreferentzia bilakatzeko asmoarekin. Gama horrek konpresore hermetikoa du, kondentsadore haizatu, kobrezko tutu-lurrungailu eta aluminiozko hegalekin. Modu berean, dela tenperatura, dela antzigarra kentzeko prozesua elektronikoki eta modu digitalean kontrola daitezke.

Onurak eta abantailak

Hotz komertzialeko NEO belaunaldi berriaren abantailarik nagusiena da ingurumenaren gaineko eragina murrizten dela. Gama berrietan, Fagor Industrialek hozgarri ekologikoak dituzten sistema aurrendariak garatu ditu, gailuek kontsumitzen duten energia ahalik eta gehien gutxitze aldera. Halaber, ekipamenduaren motorrak oso fidagarriak diren osagaiak erabiltzen ditu, errendimendu handiko eta mantentze baxuko konpresoreekin.

Belaunaldi horren ezaugarririk esanguratsuen artean soiltasuna ere badago. Erabilerraztasuna hobetze aldera, gama berrian, barrualde guztietako torloju edo angelu zuzen guztiak kendu dira, aginte-panelaren diseinua bera da gama guztietan, eta hobekuntza nabarmenak gehitu dira, hala nola, barrualde enbutitua. Konponketa- eta mantentze-lanak gauzatzen dituztenek bereziki azpimarratzen dute hozte-unitatera sartzeko erraztasuna.

Higienea hobetzeko asmoz, altzairu herdoilgaitza erabili da, material enbutituak, eta angelu guztiak biribildu dira. Gainera, gama guztietako armairu eta mahai guztiek hustubidea dute, altzariaren barrualdean sor daitezkeen hondakin-urak ateratzeko.

Azkenik, gailuak diseinatzerako orduan, erabilera ahalik eta erosoena izatea aintzat hartu da. Hortaz, irekitzeko eta automatikoki ixteko finkatze-sistema (100º arte) dute ateek, eta heldulekuak ergonomikoak izateaz gain, atearen altuera osoa betetzen dute.

“NEO belaunaldi berria merkaturatzearekin batera, beste behin ere erakusten dugu posible dela harago joatea kalitateari, ezaugarriei, ingurumenarekiko errespetuari eta berrikuntza teknologikoari dagokionez”, adierazi du Iñaki Soriak, Fagor Industrialeko produktu-buruak. “Fagor Industrialen hotzeko gamek beti markatu izan dute iragana eta geroa, euren ahalmen eta egokigarritasunari esker, sukaldaritzako profesionalen gogokoenak bihurtu dira-eta. Edozein sukalde profesionalaren egunerokotasunerako, beharrak edozein izanda ere, tresna eraginkorra diren armairuak eta mahaiak diseinatzeari dagokionez, gure I+G sailak ahalegin handia egin du, eta gaur aurkezten dugun belaunaldia horren emaitza da”, ondorioztatu du Soriak.

 

NEO Generation