Gaurkotasuna

Itzuli

Fagor Industrialen showrooma finalista geratu da arkitektura eta barne-diseinuko FAD sarietan

2013.09.27

"Ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektorean aitzindaria den Fagor Industrial enpresa espainiarra finalista geratu da arkitektura eta barne-diseinuko FAD sarietan, Migelenako (Gipuzkoa) instalazioetan duen showroomaren diseinuari esker.

FAD sariek ziurtatzen dute hautatutako proiektuen kalitatea oso altua dela –dudarik gabe eta egiaztatu denez– lekuari, ingurumenari eta komunikazio grafikoari dagokienez eta erabiltzaileen gozamen eta ongizaterako. Parametro horiek kontuan hartuta Fagor Industrialen showrooma hautatuetako bat izan zen, Bartzelonako Giardinetto jatetxearen, Portugalgo Centro Interpretativo do Mosteiro da Batalha zentroaren edo Coruñako Fundación Rubido Romero fundazioaren parean.

Bárcena y Zufiaur arkitektura-estudioak gauzatutako showroomak erakustaldietarako aretoa du, Fagor Industrialen produktu-katalogoaren berritasun guztiekin. Enpresak eskaintzen dituen ostalaritza-ekipamendu modelorik punta-puntakoenak funtzionatzen ikusteko inguru interaktibo bikaina da, aurkezpen arin eta ikusgarriak egiteko bereziki diseinatutako agertokia. Pabilioiak pasillo zabala du luzetara eta haritz-egurrezko manparen bidez zedarrituta dauden erakusketa-guneetarako sarbidea ematen du.

Showroomeko gunetik bananduta, sukaldaritzako erakustaldietarako gunea dago. Izan ere, arkitekto taldeak gune horri erabateko autonomia ematea erabaki zuen: “Fagor Cooking Experience esperientziaz ahalik eta gehien gozatzeko, aukera anitz eskaintzen dituen auditorium txikia da-eta”, adierazi du Luis Zufiaurrek, showroomeko diseinatzaile eta arkitektoak. Azpimarratzekoa da ikus-entzunezko ezaugarriak, argiztapena eta akustika mailarik gorena bermatzeko kontu handiz jardun dela. Ukitu garaikide nabariko lekua da horren emaitza, non materialen erabilera minimoa izan den.

Halere, showroomaren harribitxia argiztapena da, produktuak nabarmendu eta instalazioaren benetako protagonista bihurtzen baititu. Gelaren larru perimetrala bistako adreiluarekin eginda dago eta akaberak kontrastea egiten du Fagor Industrialen produktuen linea futuristarekin. Era berean, eszenografiak berezko profila du, moda igarokorren oso bestelakoa, eta gainera mantentze-lan minimoa behar du.

“Diseinu on batek funtzionaltasuna, pertsonalitatea, jendearentzako egokia, koherentzia, berrikuntza eta iraunkortasuna islatu behar ditu eta balore horiek erabat bat datoz Fagor Industrialen produktuekin”, baieztatu du Luis Zufiaurrek.

Javier Bárcenak, Raquel Mielgok eta Luis Zufiaurrek osatzen dute FAD sarien finalista izendatu zuten arkitekto-taldeko zuzendaritza, ondokoen elkarlanarekin: Aitor Royo, Miren Zufiaur, Pilar Blanco, José Ramón Cueva, Manuel Jiménez, Itziar Regalado, Mirentxu Lafuente eta Xabier Lozano, argiari eman zaion tratamendu ezin hobearen arduraduna.

“Beharbada FAD sariak arkitektura-obra batek jaso dezakeen aitorpenik handiena dira estatuan, bai duten entzuteagatik bai deialdi-gaitasunagatik. Oso pozik gaude beraz, are gehiago Fagor Industrialekin partekatu ahal izan dugulako poztasun hori”, baieztatu du Luis Zufiaurrek, showroomeko diseinatzaile eta arkitektoak.