Gaurkotasuna

Itzuli

Fagor Industrial Hot Concepts 2019 sarien irabazlea Wanda Metropolitanon gauzatutako ostalaritza-proiektuagatik

2019.07.05

Madrilen, 2019ko uztailaren 5ean – Fagor Industrial, ostalaritzako, sukaldaritza kolektiboko eta garbitegiko ekipamenduetan liderrak Restauración News aldizkariak antolatutako 2019ko Hot Concepts saria irabazi du Wanda Metropolitanon egin duen ostalaritza proiektuagatik, “Sukaldaritza Profesionaleko Proiektuak” atalean.

Proiektu honen prozesua hasieratik bukaerarainokoa izan da; izan ere, hainbat gune hornitu dira: fan zonea, publiko orokorrarentzako barrak, vip barrak eta 15-20 pertsonarentzako vip palkoak. Helburua erabateko zerbitzuko esperientzia gastronomikoa lortzea da.

Sari-banaketa ekitaldia atzo izan zen, uztailaren 4an, Madrilgo Goya Antzokian. Gala 19:30ean hasi zen sari-banaketarekin, eta ondoren, Santuago Segurak, Jose Motak eta Florentino Fernandezek “El sentido del humor: dos tontos y yo” lana antzeztu zuten.

Francisco Javier Sanchezek, Fagor Industrialeko Proiektu Handietako zuzendariak, eta Mario Lopezek, Fagor Industrialeko Zuzendari Nagusiak, jaso zuten saria. “Fagor Industrialen helburuetako bat ostalaritzaren hazkundean ekarpena egitea da, eta ez dago modu hoberik sektore guztietara zabaltzea baino; baita kirolera ere, erabateko esperientzia lortzeko”, gehitu zuen Mariok. “Oso harro gaude sari hau jasotzeaz, talde handi baten eguneroko lana eta hobetzeko eta arrakastaz bezero bakoitzaren beharrei erantzuteko egindako esfortzua aitortzen dituelako”, azpimarratu zuen Javierrek.

Gau-ekitaldia Goya Antzokiko lorategian egin zen koktelarekin, eta jarraian antolatutako festa batekin amaitu zen, eta bertan saritu guztiek euren lorpenak ospatu ahal izan zituzten.

 

Fagor Industrial Hot Concepts 2019 sarien irabazlea Wanda Metropolitanon gauzatutako ostalaritza-proiektuagatik