Gaurkotasuna

Itzuli

Fagor Industrial Basque Culinary Centerreko partaide izango da aktuazio ardatzak bezalako berrikuntza eta garapenekin

2019.07.29

Donostia, 2019ko uztailaren29a– Fagor Industrial Basque Culinary Centerren (BCC) patronatuko partaide izango da ostalaritzako eta sukaldaritza kolektiboko ekipamenduetako garapenaren eta berrikuntzaren aldeko apostua egiteko.

Basque Culinary Center mundu mailako akademia-instituzio aitzindaria da, eta goi-mailako formazioa, ikerketa, berrikuntza eta gastronomiaren eta elikaduraren sustapena ditu helburu. Asmo horietako asko bat datoz Fagor Industrialen xedeekin, eta akordio honi esker instituzioaren patrono izango da, Basque Culinary Centerren organo gorena. Modu horretan, Fagor Industrialek produktuaren eta zerbitzuaren bikaintasuna bilatzeko duen estrategia gastronomiaren sektorean erreferente den instituzioarekin elkarbanatuko du.

2011ko irailean sortu zenetik, Basque Culinary Center lanean ari da nazioartean formazio akademikoan eta ikerketan erreferente izateko eta, Zientzia Gastronomikoen Fakultatearen eta Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren bitartez, gastronomia garapen sozioekonomikorako palanka gisa sustatzeko.

“Ohorea da eskuz esku lan egitea Basque Culinary Centerrekin, gastronomian eta elikaduran nazioartean erreferente den zentroa”, aipatu du Mario Lopezek, Fagor Industrialen Zuzendari Orokorrak. “Ostalaritzaren hazkundean ekarpena egin nahi dugu, gure produktu eta zerbitzuen abangoardiaren eta berrikuntzaren aldeko apustua eginez. Ziur gaude Basque Culinary Center etorkizunerako ditugun helburuetatik hurbilago egotera bultzatuko gaituen eragilea izango dela”, amaitu du Lopezek.

“Gure taldeen formazio jarraitua Fagor Industrialen daukagun beste konpromisoetako bat da, eta ez dugu modu hoberik ikusten BCCren babesean aritzea baino, munduan aitzindaria den akademia-instituzioa”, azpimarratu du Iker Alberdik, ONNERA Groupeko CEOak.

Joxe Mari Aizegak, Basque Culinary Centerreko zuzendari orokorrak baieztatu du: “bikaintasunarekiko konpromisoa eta berrikuntzaren aldeko etengabeko apustua Basque Culinary Centerreko balioak dira. Fagor Industrialekin batzean, ikerketa eta abangoardia gastronomian aldaketak egiteko oinarri gisa proiektatzen dituen proiektuaren garapena indartuko dugu”.

ONNERA Groupi buruz

ONNERA Group nazioarteko enpresa-taldea da, eta sukaldaritzarako, garbitegirako eta hotzeko aplikazioetarako ekipamenduen soluzioak eskaintzen ditu.  Fagor, Inoxfera, Asber, Edenox, Efficold, Danube, Domus eta Primer markak biltzen ditu, hainbat sektore, merkatu eta herrialdetan liderrak. Talde globala da, bere produktuak 5 kontinenteetan komertzializatzen dituena. 9  ekoizpen-lantegi ditu munduan estrategikoki banatuta

(Espainia, Frantzia, Polonia y Mexiko) eta merkatu bakoitzera egokitutako soluzioak eskaintzeko gai diren 2.200 profesional baino gehiago.

Fagor Industriali buruz

Fagor Industrial, Mondragoneko kooperatiba, ostalaritzarako, sukaldaritza kolektiborako eta garbitegirako ekipamenduen fabrikatzaile liderra da. 60 urtetik gorako esperientzia dauka, eta ostalari profesionalaren egunerokoaren eta beharren ezagutzan oinarrituta, Fagor Industrialek marka beraren izenean produktuen gama integrala eskaintzen du. Fagor Industrial nazioarteko ONNERA Group enpresa-taldearen parte da, eta, gainera, bere egoitza nagusia.

BASQUE CULINARY CENTERri buruz

Basque Culinary Centerrek formazioa, berrikuntza, ikerketa eta ekintzailetza gastronomia garatzeko eta sustatzeko helburuarekin batera bizi den ekosistema berdingabea osatzen du; gastronomia jaten dugunaren eta egiteko moduaren inguruko ezagutza arrazoitu gisa ulertuta. 2011tik Donostian dagoen instituzio aitzindaria da Basque Culinary Center, eta 32 herrialdetako ikasleak dituen Zientzia Gastronomikoen Fakultateak osatzen du. Gastronomia eta Sukaldeko Arteen Gradu bat eta 8 master eta espezializazio ikastaro eskaintzen ditu. Horregatik BCC Innovation esaten diogu: diziplina arteko ikerketarako zentro bat, produktuen eta zerbitzuen diseinuaren ikerketan eta berrikuntzan aritzen dena, enpresa eta ekintzaile berriak babestuz; gainera, hainbat eta hainbat programa, ekimen eta ekitaldi ere eskaintzen ditu.

Fagor Industrial Basque Culinary Centerreko partaide izango da aktuazio ardatzak bezalako berrikuntza eta garapenekin