Gaurkotasuna

Itzuli

Bilboko Athletic Clubeko izarren sukaldea hornitu du Fagor Industrialek

2014.07.16

Oñati, Gipuzkoa, 2014ko uztailak 16. - Ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektoreetarako soluzio osoak eskaintzen dituen Fagor Industrial enpresa aitzindari espainiarrak hornitu du Athletic Clubeko lehen taldearen jantokia, klubeko beharrak asetzen dituen lekua sortze aldera.

Lezaman (Bizkaia), klubeko kirol-hirian, lehen taldeak duen eraikina eraberritu da, besteak beste, ondoko hiru guneak: jantokia, sukaldea eta biltegia.

Jantokian, formika zuriko akabera duen buffet-altzaria instalatu da, kolore bereko Silestone gaineko sukaldearekin. Bertan, gune hotz, bero eta neutro bana ere badaude, jokalariek egunero gozatzen duten eskaintza gastronomikoa egoera bikainean egon dadin. Gainera, 600 litroko erakustaltzaria ipini da.

Sukaldean, marian berotzeko gailua dago, baita sukalde bitrozeramiko bi, erretze-plantxa elektriko bi, hormako ke-kanpaia eta snack-mahaia ere. Era berean, Advance belaunaldiko labea instalatu da, kalitate profesional gorena ez ezik, sukaldean zehaztasun handia ere lortzeko. Fagor Industrialek diseinatu eta hornitutako instalazioa ondoko elementuekin osatzen da: neurrira egindako altzaria egosketa-gunean; mahai berezia, neurrira diseinatutakoa ere bai; eta hormako lan-mahai bi, Silestone griseko gaineko sukaldearekin eta formika zuriko aurrealdearekin.

Sukaldea eta jantokiaz gain, Fagor Industrialek biltegia hornitu du. Athletic Clubaren eremu horretan, hainbat gailu instalatu dira, besteren artean, Snack serieko armairu frigorifikoa eta bastidoredun harraska.

LKS Ingeniaritza arduratu da zuzendaritza teknikoaz, Claudia Mayorren eta Patxi Buruagaren zuzendaritzapean; eta proiektu horren bidez, Athletic Clubaren mailara dagoen janari-zerbitzu ona emateko prozesu guztiak erraztu gura izan dira.

“Gauzatu den instalazioari esker, batetik, lan-errutinak erraztu ahalko dira, eta, bestetik, denbora eta kostuak aurreztuko. Gainera, instalazioak ahalik eta gehien aprobetxatzen duenez lekua, eguneroko lana erraztu daiteke, eta zerbitzu ezin hobea eskaintzen da”, adierazi du Aitor Urbanejak, Fagor Industrialek iparraldeko eremuan duen salmenta ordezkariak. “Guretzat ohore handia izan da Athletic Clubaren jantokia hornitzea, klubaren eskakizunen mailara dagoen tokia eskaini baitiegu”, baieztatu du Urbanejak.

 

Bilboko Athletic Clubeko sukaldea