Garbitegia

Garbitegietarako makineria

Urteak daramatzagu garbitegietarako instalazio zein makinak diseinatzen eta fabrikatzen. Horregatik, egun esan dezakegu benetako adituak garela alor horretan. Garbitu, lehortu eta lisatzeko makina gama zabala dugu.

Autozerbitzua

Edonolako makineria, gehigarri eta aholkularitza eskaintzen ditugu, garbitegi industrial sektoreko gehien hazten ari den alorretariko batentzat. Edozein autozerbitzu-instalazioren funtzionamendu egokia bermatzen duen irtenbide multzoa, mantze eta ordainketa prozesuen kudeaketa-sistema propioa duena.

Errepasoa eta akabera

Aparatu gama zabala dugu forma duen arropa lisatzeko (galtzak, alkandorak, mantalak...). Kopuru txikiak lantzeko errepaso-mahai sinpleenetatik, kalitate handiko lisatzea ahalbidetzen duten ekoizpen ertaineko prentsa pneumatiko edo orbanak kentzeko makinetaraino. Arropa mota ezberdinetarako baliagarriak diren manikiak ditugu, baita ere, edota ekoizpen handietarako lurrun-kabinak, uniforme eta ospitaleko arroparentzako oso aproposak direnak.

Garbiketa

Gure filosofiari leialki jarraituz, teknologiarik berriena, osagarri eta materialen kalitate handienarekin konbinatzen duten azken belaunaldiko garbigailuak dira. WET CLEANING alorreko azken aurrerapenak, eta ura, energia eta produktu kimikoak aurrezteko sistema berriak barneratzen dituzte. Erabiltzeko erraztasuna eta intuiziozko programazioa azpimarratu behar dira, edozein garbitegi motatan lagungarri direnak: tindategietan, autozerbitzuzko garbitegietan, edota garbitegi komertzial, industrial edo ospitaletako garbitegietan.
Berritasun gisa, Touch Plus Control programagailu berria sartu dugu, zentrifugazio altu eta estandar modeloetan bezala, eta honek, merkatuko gamarik osoenetariko bat bihurtzen du.

+ Informazio gehiagoren bila zabiltza?

GARBITEGI PROFESIONALA- COMPACT SERIES

Fagor Industrialen zure beharretara egokitutako erantzunak ematen dizkizugu. Gainera, badakigu merkatuan sortzzen diren eskaera berrietara egokitzen.

Horrela jaio da Compact, instalazio txikietarako (ileapaindegiak, gimnasioak, kanpinak...) bereziki diseinatutako garbitegi profesionaleko produktuen gama berria. Garbitegi industrialeko makinen ezaugarri eta sendotasun berberak dituzte, baina moldakorragoak, neurri txikiagokoak eta merkeagoak.

+ Informazio gehiagoren bila zabiltza?

Lehorketa

FAGOR INDUSTRIAL lehorgailu berriak, lehorketa alorrean erabateko iraultza eraginez iritsi dira merkatura. Hauen diseinu berriek, aurreko modeloak baino eraginkorragoak izan daitezen ahalbidetu dute eta merkatuan teknologikoki aurreratuen dauden lehorgailuen artean kokatu dituzte.

+ Informazio gehiagoren bila zabiltza?

Litatzea eta tolestea

Luzetarako eta zeharkako tolesgailua eta pilatzailea dituzten horma-kalandra modelo berriek, eta hauen alboko edo atzealdeko irteera aukerek, edozein leku edo erabilera motara egokitzeko aukera ematen dute.
Fagor kalandrak ahalik eta errendimendu eta produktibitate handiena eskaintzeko diseinatuta daude eta hauen eraginkortasun energetikoa eta denbora-aurreztea dira nabarmen. Funtzionamenduaren sinpletasunak ia mantentze-kosturik ez egotea eragiten du.
Erabiltzaileek, gure makinekin arropa laua tolestean lortutako kalitatea antzematen dute eta nabarmendu beharreko elementu garrantzitsuenetariko bat bezala baloratzen dute.