Ezagutu Fagor Industrial

Enpresa

Fagor Industrial ostalaritza, talde handientzako sukaldaritza eta garbitegien sektorerako ekipamendua sortzen liderra den enpresa bat da.

60 urte baino gehiagoko esperientzia izanik, ostalaritzako profesionalek egunero dituzten beharrizanak ezagutzen ditu Fagor Industrial-ek, eta marka bereko produktuz osatutako gama zabal bat eskaintzen du.

Pertsona arretatsuz osatutako talde konprometitu batekin egiten dugu lan, profesionalik zorrotzenek eskatzen dituzten emaitza bikainak bermatuz.

Izen handiko nazioarteko hainbat marka garrantzitsuk Fagor Industrial-en jarri dute konfiantza

+ Informazio gehiagoren bila

Fagor Industrial (PDF - 9 MB)

Espezialistak gara egosketa horizontalerako tresnak, labeak, ontzi-garbigailuak, hotz komertziala eta garbitegietarako ekipamendua ekoizten.

Espezializazioa

Espezializazioa. Berrikuntza. Konpromiso.

Fagor Industrial-en, konpromisoa dugu bai gure bezeroen beharrizanekin eta bai ingurumenarekin, eta konpromiso hori izan da, hain zuzen, erreferentzia mundial izateko lan egitera bultzatu gaituena. Izan ere, beharrizan bi horien erantzunak beti dira bi berberak: espezializazioa eta berrikuntza.

Horrela, eta beti ostalaritzako profesionalen beharrizanak kontuan izanda, sukalde industrialak, labeak, ontzi-garbigailu industrialak, hotz komertziala eta garbitegietarako ekipamendua ekoizten espezialistak bihurtzea lortu dugu.


Gaur egun erreferentziazko <span>360ºko hornitzailea</span> da Fagor Industrial, ostalaritzako profesionalei ematen dien soluzioekin.

Misioa eta balioak

Mondragon kooperatibaren eskarmentuaren parte garen heinean, enpresa aitortua izan nahi dugu ondoko alorretan:

  • Gure bezeroekin batera hazten gara, elkarrekin lan egiten dugu soluziorik eraginkorrenetara heltzeko, beharrezkoa den tokian.
  • Proiektu komun batean engaiatuta dauden pertsona arduratsuez osatutako taldean jarduten dugu.
  • Gizartearekin eta bere etorkizunarekin konpromisoa hartzen dugu, bai eta energetikoki eraginkorrak eta iraunkorrak diren produktuen garapenarekin ere.

Gure baloreak

  • Osotasuna

    Osotasunez jokatzen dugu, modu irekian eta gardentasunez, harremanak iraunkorrak izan daitezen eta elkarri onurak emanez, bai taldea osatzen dugunon bai gure bezero nahiz aliatuen artean.

  • Konpromisoa

    Emaitzak lortzeko egindako ahaleginarekin konpromisoa dugu, ondo egindako lanarekin eta emandako hitza betetzen zein betearaztearekin.

  • Talde globala

    Talde globala gara, pertsona ororen ekarpenak entzuten eta kontuan hartzen ditugu, Talde ikusmira partekatzen dugu eta onura komunaren alde egiten duten erabakiak geure egiten ditugu interes partzialen aurrean.

  • Iniziatiba

    Iniziatibarekin eta jarrera proaktiboarekin jarduten dugu, bezeroari arintasunez soluzioak emateko, gauzak hobeto egiteko moduak etengabe bilatzeko eta sendoagoa den enpresa eraikitzeko.

Together we evolve

Together

Baterako ahalegina

Fagor Industrialen uste dugu ahalegin bateratua dela soluziorik eraginkorrenetara heltzeko biderik onena. Geure aldetik onena emateko erantzukizunarekin dihardugu, lorpen partekatua izan dadin emaitza.

Elkarrekin, beti hurbil. Bezero, banatzaile eta profesionalen arteko talde-lana.

We

Talentudunak

Fagor Industrial posible egiteaz gain, Fagor unibertsalki ezaguna den marka bihurtzen duten pertsona horiek dira Fagor Industrial. Egunez egun hobetu nahi duten pertsonak, mugak gainditu nahi dituztenak. Talentudunak eta arduratsuak, beti harago joateren alde egiten duen jendea.

Evolve

Garapen espiritua

Etengabe mugitzen den munduan bizi gara, non garatzea derrigorrezkoa baiten: berritzea, soluzio hobe eta eraginkorragoak bilatzea. Gauzak ondo egitea, bikaintasuna bilatzea, balioa ematea.

Bilakaera-espiritu horri esker, gara Fagor Industrialen gaur egun garena.