Banaketa

Banaketa

BANAKETA-ORGAK

Tenperatura mantentzen duen orga baten beharra duten sukalde eta cateringetarako sortu da Fagorren banaketa-orgen familia. Orgako elementu bakoitza kontu handiz aztertu eta frogatu da, barruan tenperatura errendimendu maximoa eskaintzeko helburuarekin, behar garrantzitsuenak kontuan edukita: erabiltzeko erraztasuna, mantenu minimoa eta garbiketa lanak erraztea.

PLATERAK BEROTZEKO MAHAIAK

Ezinbesteko elementua da elikagaien bero-katea mantentzeko, betiere berauen propietateak eta zaporeak aldatu gabe. Injektatutako ateek sendotasuna ematen diote, eta bai isolamendu eraginkorra ere. Honi esker, energia aurrezten da eta tenperatura egonkor mantentzen da denbora guztian. Gainaldea erraz desmunta daiteke.