
Hasiera-hasieratik, Arrasateko Esperientzia Kooperatiboaren ezaugarria elkartasuneko konpromisoa eta ingurunearekiko erantzukizun soziala izan dira. Horixe bera da, hain zuzen ere, bere nortasun ezaugarrietako bat. Elkartasun horrek, lehenik eta behin, ongizateari zuzendutako ekarpena eta gure enpresak kokatuta dauden komunitateetako bizi kalitatea hobetzea eragiten du: enplegu zuzena sortuz, beste enpresa batzuetan lan induzitua sortuz eta enpresako jarduera dibertsifikatua bultzatuz.
Horrekin batera, MCCko kooperatibek urtero beren irabazien %10eko inbertsioa egiten dute eduki sozialeko jardueretan, eta horiek Heziketa eta Kooperatibako Sustapeneko Fondoaren (FEPC) bidez bideratzen dira. Fondo hori 38 milioi eurora iritsi zen 2003an, eta azken bost urteotan, 1999-2003, 160 milioi eurokoa izan da (garai bateko 26.500 milioi pezeta).
Finantza baliabide handi horiek jarduera hauek babestera zuzendu ditugu:
Heziketa arloko prestakuntza eta garapen proiektuak: 58 milioi euro unibertsitate esparruan, lanbide heziketan eta irakaskuntzan, oro har.
Kontsumerismoa: 23 milioi euro.
Ikerketa eta garapen proiektuak: 11 milioi euro.
Euskararen eta hizkuntza autoktonoen sustapena: 10 milioi euro.
Laguntza mailako ekimenak, diruz lagunduz gizarteratzeaz arduratzen diren programak eta entitateak, ezinduei laguntzea, adinekoak zaintzea eta drogazaleen gizarteratzea, GKE-en jarduerak eta Hirugarren Munduan garatzeko proiektuak, gazteen artean enplegua sortzera zuzendutako ekimenak, kirol jarduerak eta beste batzuk: 40 milioi euro.
© Fagor Industrial Koop. E. Eskubide guztiak erreserbatuta. / Lege oharra / Web mapa
B° Santxolopetegi, 22 Aptdo 17 - 20560 Oñati, (Gipuzkoa / Spain) tel.: +34 943 71 80 30