
Ez da erraza hitz gutxitan laburtzea gure errealitate kooperatiboaren eta enpresakoaren arrakastaren arrazoia. Laburtzeko ahalegin berezia eginez, hauek aipatu beharko genituzke:
Esperientziaren sustatzaile izan zen Arizmendiarrietaren lidergoak rol erabakigarria izan zuen. Etorkizuna aurrez ikusteko zuen gaitasun apartekoari eta ideiak martxan jartzeko garaian ikasle eta jarraitzaileengan zuen eraginari esker, oso rol garrantzitsua bete zuen.
Kooperatibaren izaera pertsonalista ere aipatu beharreko gakoa da. Izan ere, kooperatiben kasuan, pertsona da nagusia, kapitalaren aurretik. Hori dela eta, bazkideak kooperatiban inplikazio handia agertzen du, kapitalean eta gestioan modu zuzenean parte hartuz, adostasun eta lankidetza giro positiboa sortzen lagunduz.
Izaera kooperatiboari enpresa ikuspegia ematen zaio nabarmen, enpresaren errentagarritasuna eta kudeaketaren eraginkortasuna hartuz oinarri gisa, planifikatuta, zorrotz eta exijentzia handiarekin. Sortutako ia baliabide guztiak berrinbertitzea.
Inguruko aldaketetara etengabe egokitzea.
Lankidetzako tresna eragingarriak sortzea: finantza arloan, hornidura sozialean, berrikuntzan, I+Gan, enpleguaren eta krisi egoeren gestio koordinatuan eta abarretan.
Azkenik, Arrasateko Esperientziak izandako arrakastaren beste gakoetako bat prestakuntzari ematen zaion garrantzia da (jatorrian zein gaur egun). Prestakuntza horri dagokionez, esan beharrekoa da araututako hezkuntzari buruz (gure unibertsitate fakultateetan eta lanbide heziketako eskoletan eskainitakoa) zein birziklatze eta hobetze profesionalari lotutako etengabeko prestakuntzari buruz ari garela.
© Fagor Industrial Koop. E. Eskubide guztiak erreserbatuta. / Lege oharra / Web mapa
B° Santxolopetegi, 22 Aptdo 17 - 20560 Oñati, (Gipuzkoa / Spain) tel.: +34 943 71 80 30