Fagor Industrialek 1960an hasi zuen bere bidea ostalaritzarako esmaltatutako sukalde industrialak merkaturatzen. Laster ekin zion ekoizpen propioari, erabilera profesionalerako ontzi garbigailuak eta garbiketa produktuak eskainiz.
Urte hauetan zehar, produktu eta zerbitzuen aukera zabaldu du labeak, hotz komertzialeko produktuak eta buffetak gehituz, eta garbiketako eskaintza plantxa-lehorgailuekin eta jantziei errepasoa eta amaiera emateko osagarriekin hobetuz.
1997an Lucenako (Cordoba) eraikina ireki zuen, hotz komertzialerako aparatuen ekoizpenerako. Ekoizpen lerro honen aldeko apustua gaur egun Polonia, Turkia eta Mexikoko eraikinekin indartu da.
Fagor Industrial MONDRAGON taldeko kide da, Euskal Herriko lehenengo enpresa taldea eta Espainiako zazpigarrena.
260 enpresa eta erakundek osatzen dute 3 sektoretan banatuta: Finantza sektorea, Industria sektorea eta Banaketa sektorea.
Gaur egun, 93.000 langile ditu eta 70 enpresatik gora ditu Espainiatik kanpo.
1960tik gaur arte. Talentuan eta helburuak lortzeko bidean tinko mantentzean oinarritutako historia.
Ostalaritzako profesionalarentzat 360ºko eskaintza integrala duen hornitzaile marka erreferentea da Fagor Industrial.
© Fagor Industrial Koop. E. Eskubide guztiak erreserbatuta. / Lege oharra / Web mapa
B° Santxolopetegi, 22 Aptdo 17 - 20560 Oñati, (Gipuzkoa / Spain) tel.: +34 943 71 80 30