Case Studies

Aurrekoa | Hurrengoa
Basque Culinary Center (Donostia, Espainia)

Basque Culinary Center (Donostia, Espainia) - Donostia

  • Proiektua: Formaziorako erakunde berria, Sukaldaritza eta Gastronomia Zientzien Fakultatearekin eta Elikadura eta Gastronomiako Ikerkuntza eta Berrikuntza Zentroarekin osatuta.
  • Data: 2011
  • Instalakuntza nork: Etxe-Lan, Fagor Industrialen banatzaile ofiziala.

Eskakizunak

Mundu guztiko ikasleen gastronomiaren inguruko teoria eta praktika ikasteko instalakuntza egokiak sortzea. Zientzia gastronomikoen inguruko ikerketa eta berrikuntza garatuko dira zentroan.

Fagorren irtenbidea

Ikas zentrotik espero den kalitate eta bikaintasuna bermatuko duten produktuak eskatzen ditu instalakuntzen ekipamenduak.
 
Instalakuntza proiektu zehatza egiteko gai den enpresa.

Instalatutako ekipamendua

BILTEGIA ETA KAMARAK:
Kamara paneldunak.

SUKALDEA:
Egosketa blokeak, symphonieak, neurrira egindako altzairu herdoilgaitzeko
osagaiak: mahaiak, putzuak, paseko sukalde gainak, pertsianadun baxera armairuak, gurpildun mahai zentralak, eraisleak, ketzeko armairua, karro beroak, dutxa iturriak.

ZERBITZARIEN GUNEA:
Tabernako barra azpiko eta barneko aldea.

ATARIA:
Ardo armairuak.

BESTELAKOAK:
Zartagin baskulagarriak, marmitak.

Irudiak